Sortu zure negoziorako txartel digitalak, bazkide karnetak, deskontu txartelak, gonbidapenak, ekitaldietarako sarrerak edota diru-zorro birtualak

Passbookak sortzeko momentuan burura datorzkigun galdera ohikoenak

Passbookaren funtzionamenduan, sorkuntza prozesuan eta erabilpenean sortzen diren galdera garrantzitsuenak bildu ditugu.

Zer da Passbook?

Passbook, Appel-ek garatutako teknologia bat da, telefono mugikorrean Kartera Birtual bat eramateko sortua. Txartel birtualak, deskontu kupoiak, establezimenduetarako sarrerak, pase pertsonalak edota diruzorro gisa lan egiten dute eta zure erosketak islatu eta bertan gelditzen zaizun diru kopurua azaltzen dizute. Gaur egungo pastikozko txartelak ordezkatzen dituzte.

Ekitaldiaren edo negozioaren arduradunek (dendak, polikiroldegiak, tabernak, jatetxeak, garraioa...)euren Passbookak sortzen dituzte eta erabiltzaile edo bezeroei iritsiarazi egiten dizkiete. Hainbat eratara promozionatu daitezke eta behin erabiltzaileei iritsitakoan, Passbook txartel hauek bezeroen PassBook aplikaziora gehituko dira. PassBookeko txartelen jabe diren negozio partehartzaileek, email bidez, beraien web orriaren bitartez edo beste bide batzuetatik iritsiarazi egingo dizkiete passbook hauek. Zure Iphone edo Ipod Tuch-etik kodea eskaneatu daiteke eta adibidez, pelikula bat ikustera joan txartel birtualaren truke. PassBook aplikazioan, txartel bakoitzaren informazio zehatza ikusi ahal izango da, txartel baten iraungitze data, deskontu baten baldintzak aldatu diren, eskaintza baten dataren luzapena...

Sarrera edo txartel digital hauek, Android sistemarako ere eskuragarri daude. GooglePlayen Kartera digital moduan lan egiten duten aplikazioak ere bait daude.

Nola egiten da lan Passbookekin?

Bezeroak Kupoi bat, txartela edota sarrera bat erosten duenean, ez du haren paper-kopia bat eraman behar izango. Txartel birtuala sortu duen establezimenduak, Passbook txartela deskargatzeko esteka bat bidaliko dio bezeroari (e-postaz, web orritik edota QR kodeak erabiliaz). Behin bezeroak esteka jaso eta deskargatu duenean, bere mugikorreko Passbook aplikazioan gordeko zaio dagokion kategorian eta bertan edukiko du txartelaren balioa agortu arte edo trukatzen duen arte. Kodea trukatzeko, bertara joan eta establezimenduak passbooka eskaneatu edo egiaztatuko du bezeroak zerbitzu edo produktu hori eskuratu ahal izateko.

Zein gailuetan erabil dezaket Passbook?

Txartelak ofizialki Iphone eta Ipod touchekin lan egiteko diseinatuak daude. PassBookekin, gure abiapuntua, enpresa txikiei gutxieneko esfortzua suposatzen dien eta sinplea eta erraza den truke-sistema sortzea da.

Nola sortu dezaket PassBooka nire establezimenduarentzat?

PassBookFácil web orrian izen ema ezazu eta behar duzun Passbook txartel mota aukeratu ezazu: Deskontu txartela, sarrera edo Diru-zorro txartela. Imprimakia bete, beharrezko datuak adieraziz eta Passbooka sortu. Ondoren egin beharreko gauza bakarra, zure bezeroei edo bazkideei hauek iritsiaraztea izango da.

Dituen gaitasun guztiekin probatu ahal izango duzue sistema eta honekin jarraitu nahi izanez gero The Movie-rekin kontaktuan jarri zaitez ondorengo imprimakiaren bitartez edota 943 404 110 telefonora deituz gure plan eta prezioak ezagutzeko.

Nire bezeroei txartel digitalak eskaini nahi dizkiet Zer egin behar dut? Jar zaitez gurekin
harremanetan The Movie eta zure kasua aztertuko dugu. Bezero txartelak, deskontu txartelak, sarrerak edota polikiroldegira paseak sortu ditzakezu.

Nola kontrolatuko ditut sarrerak, erosketak edo txartelak erabiliak izango diren edo ez?

Lehen gauza, zure sistemak 2D barra-kodeak eskaneatzen dituen edo ez jakitea da (QR formatua, PDF417 edo azteka). 2D eskanerrik ez baduzu, Ipod touch-en bat eskuratu beharko zenuke (edo Iphone zaharretakoak) eskaner moduan erabili ahal izateko eta gure Pass Escáner aplikazioa deskargatu (doakoa da App Store-an) Beste aukera bat, eskaneatzea alde batera uztea litzateke eta PassBookFácil web orritik erabilitako txartelaren datuak aldatzea, diru-zorrotik kopurua deskontatzea edo erabilia izan den deskontua ezeztatzea.

Esteka baten bitartez Passbooka partekatu dezaket?

Passbook sarrera edo kupoi bakoitzak, esteka bat sortzen du eta APIaz lagundurik, posta elektroniko loturen bidez banatu daitezke.

Nola eguneratzen da nire Passbooka?  

Txartela iraulgi egin beharko duzu (i) botoia sakatuz, behealdeko eskubiko aldean eta ondoren eguneratze esteka sakatu. Hala ere, passbooketan aldaketarik gertatuz gero, posta elektronikora jakinarazpenak iritsiko zaizkizu